XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
¿Ez al-dek ortarako iñoiz neskarik begiz jo?
Begiz jo...? ¡Bai! ¿Zertarako gezurrik esan?
Ba-dira ederretsi ditudan neskatxak.
Baña ederr-iritzitik, aien baietzera, alde aundia dago. Oso baldarra naiz maitasun-gaietan.
Igarrtzen zaik, bai, mutil, gauza orietan kertenpiko aundi bat aizana.
¿Ez al-dek barrundatu iñoiz norbaiten begiratu zorrotzik? - geitu zion Agerre'k kiñuka.
- ¿Nereganako? ¡Ja, ja,! Argindegi'ko neska zarrarena izan ezik, ez dakit beste norenik...
¡Makala alena! ¡Ez ago kirtenondo motela!
Entzun ezak, Balendin.
Mutilzarr purrukatua nauk; ez dit ezkontzarako makurtasunik.
Baña, norbaitekin ezkondu bear ba'nintz ¿bai al-dakik norekin ezkonduko nitzaken?
¿Zu? Nai zenzakeanakin.
Zu zeran bezelako jaun aberats eta egokiari, zenek eoan lezakio ezetzik?
¿Zenek egin lezakio uko, naiz aundizkietan aundizkienetakoa izan?